2012ko uztailaren 9an, Arnaldo Otegik kartzelan mila egun bete zituenean, editorial honetan bertan idatzi nuen bere ziegak estatuari kareta kenarazten ziola. Horrela idatzi nuen orduan: ‘Espainiako diskurtso ofizialak dio edozein aukera politikoa defendi litekeela beti ere biolentziarik gabe egiten bada. Baina Otegiren kartzelaratzeak ukatu egiten du hori. Otegi giltzapetuta daukate badakitelako bere herria independentziara eraman dezakeela; ez egin duenagatik, baizik eta egiten duen azken proposamenagatik’.
Bi hilabete falta ziren orduan ANCk deitutako lehen manifestaziorako, independentziaren aldeko lehen irailaren 11rako. Ez genuen jakin hiru urte eta erdi geroago Kataluniako insurrekzio zibilak Espainiako estatua literalki setiatuta edukiko zuela, hartaraino disimulatzeko lana ere ez duela hartu. Estatu hori, eta oso argi ikusiko dugu aste honetan Madrilen, Espainiako nazionalismotik bakarrik uler liteke, baina orain bere burua bakarrik ulertzen du Kataluniako eta Euskal Herriko nazionalismoaren aurka. 2012an bakarren batek pentsa bazezakeen Otegi salbuespen bat zela, bere herriko iragana kontuan hartuta uler zitekeena, gaur egun begi bistakoa eta eztabaidaezina da: ez dago guretzat lekurik Espainian.
Kontestu honetan Arnaldo Otegi politikara itzultzea, oso albiste ona da. Bere herriarentzat, noski, baina baita ere guretzat. Independentziara doan Kataluniatik, PPren erregimenari aurre egin eta gero birsortzen ari diren Valentzia eta Balearretatik, aurreneko aldiz instituzioen izena herriaren errealitatearekin bat etorriko den iparretik, gaur askok egingo diogu ongi etorria Arnaldo Otegiri Logroñoko kartzelarik oinez ateratzen denean. Askatasunaren eta bakearen alde egin duen lanagatik egingo dugu, eduki duen sosegu eta pazientziagatik, bere itzulerak euskaldunon nazioak autodeterminazioa eta independentziarantz emango duen urratsa azkartuzko duen esperantzarekin.
Ongi etorri
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada